Plazerraren bilaketa hobetze pertsonala helburu duen edozein prozesuren motorra da, plazerra onuragarritzat hartzen den zerbait egitean lortzen den gozamen fisiko edo espiritual bezala ulertuta.
"Ad libitum" latindar esamoldeak, borondatezko osagarri horrekin, eboluzio nahiari egiten dio erreferentzia, prozesu bakoitzaren hobetze desira irmoari. "Libido" hitza plazer sexualaren sinonimo bezala hartu ohi da. Arlo ez sexologikoetan plazer sexuala plazer erotiko bezala ulertzen den arren, nahiago dut sexuala denaren esanahira mugaztea. Hala, libidoak, pertsona orok sentitzen duen plazer mota guztietaz hitz egiten digu, izaki sexuatuak garen heinean, hautematen dugun plazer eta ongizate guztia mundu honetan emakume edo gizon izateko dugun modu bakar eta besterenezinetik egiten baitugu.